Gizarte Zerbitzuetako Aldizkaria (ISSN: 1134-7147, doi: 10.5569/1134-7147)
Zerbitzuan gizarte-ongizateko politiken eta zerbitzuen azterketan espezializatutako aldizkari bat da. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Sailburuordetzak sustatzen du, Eguia Careaga Fundazi-oko SIIS, Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak egiten du eta Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren bidez argitaratzen da.
Zerbitzuan 1986an hasi zen argitaratzen, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren babesean, eta Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile-kolektiboentzat, elkarteetako kideentzat eta profesionalentzat eztabaidarako plataforma izatea du helburu. Hamabost urtetan, hau da, 1986tik 2001era, beste 39 ale argitaratu ziren, eta horietan berrehunen bat laguntzailek idatzitako 400 artikulu inguru jaso ziren. Urte horietan, gizarte-zerbitzuen euskal sistema sendotu zen urte horietan, Zerbitzuan Euskadin gizarte-zerbitzuei buruzko informazioa emateko eta eztabaidarako foro nagusietako bat izan zen, eta, gainera, Estatu espainol osoan arlo horretan espezializatutako aldizkari bakarretako bat zen.
Bost urtez argitaratu gabe egon ondoren –2001ean utzi zitzaion aldizkaria argitaratzeari–, Zerbitzuan berriz argitaratu zen 2006ko abenduan. Diseinua eguneratu egin zen, Erredakzio Kontseilu berria eratu zen –lehengo kideetako bakarren batek bertan jarraitzen du–, baina aurreko etapako irizpide eta helburu berberak ditu: gizarte-zerbitzuetan erabakiak hartzeko ahalmena duten pertsonei, erabiltzaileei eta profesionalei tresna bat eskaintzea era batera edo bestera Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan garatzen diren gizarte-politiketan eta -zerbitzuetan eragiten duten gaiei buruzko ezagutzak eta azterketak hedatzeko. Gaien edo eskumenen araberako zatiketa hertsien gainetik, aldizkariak gai, metodologia eta ikuspegi multzo zabalak hartzen ditu bere baitan, beti ere ongizateko eta gizarte-kohesioko politiken eta gizarte-zerbitzuen esparru zabalaren barruan. Ikuspegi horretatik, bere tokia dute aldizkarian adinekoen, gutxituen edo adingabeen arretari buruzko artikuluek; immigrazioarekin edo droga-mendetasunekin zerikusia dutenek; zerbitzuen planifikazioari eta antolaketari buruzkoek; gizarte-politiken definizioan gizarteak duen parte-hartzeari buruzkoek edo eskumenei eta arauei buruzkoek.
Zerbitzuan aldizkaria, CIRC, Dialnet, DICE, Dulcinea, Fuente Académica Plus, Inguma, ISOC, Latindex, MIAR, RESH eta Ulrich’s datu baseetan indexatzen da.
Zerbitzuan is licensed under a Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioarteko Creative Commons Baimena (CC BY-NC-ND 4.0). Based on a work at www.zerbitzuan.net