Zerbitzuan aldizkarian gizarte-politikei eta zerbitzuei buruzko artikuluak argitara ditzakete arloan diharduten profesional, ikerlari, erakundeen ordezkari eta gizarte-ongizateko politiketan interesa duten pertsona orok.
Artikuluak argitaragabeak izango dira eta aldizkariaren ardatz diren oinarrizko gaiei buruzkoak (gizarte-zerbitzuak eta gizarte-ongizateko politikak; gizartearen parte hartzea; immigrazioa, pobrezia eta gizarte-bazterketa; urritasuna; adineko, haur eta adingabeen arreta; droga-mendetasun eta gizartearen eskuartzea, oro har)
Artikuluak idatz daitezke bai euskaraz bai gaztelaniaz, eta argitaratuko dira jatorrizko testua jasotzen den hizkuntzan.
Artikuluak posta elektronikoz igorriko dira, testuak Word dokumentu batean; eta balizko grafikoak Excel dokumentu batean.
Formaren ikuspegitik, kontuan hartu, arren, honako jarraibide hauek:
Artikulu bakoitzak izan beharko ditu gutxienez 5.000 hitz eta gehienez 12.000, eta hor zenbatuko dira taulak, grafikoak eta bibliografia. Mesedez, ezinbesteko jotzen diren taulak eta grafikoak bakarrik igorri.
Lehenengo orrialdean jasoko dira artikuluaren titulua, egilearen edo egileen izenak, eta, baita ere, haietako bakoitzaren harremanerako posta-helbidea, telefonoa eta lankide gisa jardundako erakundeak.
Artikuluaren laburpena erantsi beharko zaio (gehienez 120 hitz), eta hautatuko dira testuaren edukia deskribatuko dituen bost giltza hitz.
Oharrak joango dira orri-oinean.
Artikuluen erreferentzia bibliografikoek jarraituko dute ISO 690/1987 Araua.
Erredakzio Kontseiluko kideen iritzira jarriko dira artikuluak jasotzen direnean, eta haiek erabakiko dute argitaratu edo ez kalitate zientifiko eta egokieraren arabera.
Artikuluak argitaratzeko onartzen direnean, aldizkariaren zuzendaritzak beretzat gordeko du testuetako epigrafeak eta titulua aldatzeko eskubidea, baita aldizkariaren estilo-arauen arabera, komenigarri jotzen dituen estilo-zuzenketak egitekoa ere.
Egileek ez dute ordaindu behar euren artikuluak ebaluatu edo argitaratzeagatik.
Honako hauek dira aldizkariaren helbide eta harremanerako telefonoa: Zerbitzuan
SIIS Dokumentzaio eta Ikerketa Zentrua
Echagüe Jenerala 10-behea
20003 Donostia
Tel.: 943 42 36 56. Faxa: 943 29 30 07
publicaciones[a bildua]siis[puntu]net