castellano - euskera

Zerbitzuan

Gizarte Zerbitzuetako Aldizkaria (ISSN: 1134-7147, doi: 10.5569/1134-7147)

Zerbitzuan eskuratzeko moduak eta harpidetza

Zerbitzuan aldizkariaren banakako ale bakoitzaren kostua 6 euro da eta liburu-dendetan edo Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren bidez eskura daiteke. Urteko harpidetzak ere Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren bidez kudea daitezke. Informazio gehiago nahi izan izanez gero, kontsultatu orri hau:

http://www.ejgv.euskadi.net/appcont/publicaciones/cpa6/a6_c.htm

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko erakundeek, liburutegiek, unibertsitateko sailek eta erakunde publikoek, aldizkaria jasotzen ez badute, doako harpidetza eska diezaiokete SIIS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroari. Honek doan igorriko die aldizkaria eskatu dutenei, beti ere nahiko ale badaude.

Doako harpidetza eskatzeko orrirako sarbidea

Nolanahi ere, web orri horretan eskuragarri daude, doan, jadanik argitaratuta dauden aleak, testu osoak, 1etik hasi eta 40.era artekoak. Artikuluak bilatzeko tresna gisa erabil daiteke eta bertan tituluaren, egilearen edo gaiaren arabera hauta daitezke irakurle bakoitzarentzat interesgarriak izan litezkeen artikuluak.